XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txaloka eta aupadaka hartu zuten marinel guziek.

Arnas baretu baino lehen, kapitaina besarkatzen ari zen untzi-mutila, lagunak inguruan zituela eta segundo batean galdera pila bati erantzun beharrez.

Biharamunean, goleta bat iritsi zen Japoniako herrixka batera eta bertan lau marinel eta marinako goardia gazte bat utzi ondoren, itsasora irten zen berriro.

Gizonok ez zuten ingelesez hitzegiten, baina dirurik asko bazutenez, eragozpen handirik gabe laster ziren Yokohama-n.

Harrez gero, Japoniako herrixka hartako jendeak ez du ezertxo ere jakin gizon haietaz.

Eta badira misterioren bat ote zen sinesturik daudenak ere.

Nola sobietar gobernuak ez duen sekula gertaera honen berri eman, Estatu Batuek ere apenas ezagutzen duten isileko ehiztariaren hondamendia eta horrexegatik, ofizialki behintzat, ez dute inoiz aztertu nola demontre amerikar batzuk Zar handiaren meneko batzuri burla egin zieten.

Esan nahi baita, nazioek ere badituztela beren sekretuak.